Castellano | Euskara
Artzain txakur Txapelketa
Artzain txakur txapelketa

1967. urtean egin zen lehenengo Mañarian. Urtero Durangaldeko elizate edo uri baten ospatu da Gerediaga Elkarteak antolatuta. Azken urteetan, berriz, Axpen aurkitu du lehiaketarako lekua. Anboto magalak eskaintzen duen paisaje apartak, lagun eta famili giroko ospakizun bihurtzen du lehiaketa. Lehiaz aparte, goiz eder bat pasatzeko giroa bermatzen dute antolatzaileek.

Euskal Herriko txapelketa izanik, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko artzainek parte hartzen dute, herrialde bakoitzean aurrez egiten diren txapelketetan sailkatu eta gero. Txapeldun eta txapeldunordeek daukate lehiatzeko aukera, eta aurreko urteko irabazlea ere zuzenean sailkatzen da. Irailean izaten da lehia.

Txapelketa Ofizial izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Txapelketaren berezitasun teknikoak, epaimahaiaren izendatzea eta antolaketa Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketen Antolatzaileen Elkarteak finkatzen ditu. Gerediaga elkarteko kidea da.


Euskal Herrriko Artzain Txakur Txapelketa
Harremanetarako

Larrasoloeta, 3
48200 Durango

Tel.: 94 681 80 66
Fax: 94 621 80 23

gerediaga@durangokoazoka.com

Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du.